Enean Arkitektura Estudioa
enean arkitektura estudioa

KAIELA


Take Away

Kaiela izeneko jatetxearen eraberritze integrala, “Take Away” edo eramateko janari negozio bihurtzeko.

Proiektuaren ideia, Kaielak eskaintzen duen produktuari balioa ematea da, hain zuzen, bertako osagaiekin egindako etxeko janaria. Horrela, bezeroentzako harrera-lekuaren irudiak produktu horren isla izan nahi du.

Horretarako, mahai-mostradore bat diseinatu da elementu nagusi gisa, hareharria eta haritz-egurra bezalako inguruko material tipikoenekin. Pieza totemiko hori, zur-zementuzko panelez estalitako espazio horren ardatz egituratzailea da. Panel horiek soiltasuna eta neutraltasuna ematen dute, mahaiari protagonismo osoa emanez. Eta, era berean, horman sartutako armairu bat ezkutatuz. Armairu horren erabilera, funtsezkoa da jarduerak behar bezala funtziona dezan. Gainera, azpimarratu behar da harrera-gune hori argi epel batekin argiztatu dela, negozioaren hurbiltasun-balioa transmititu dezan.

Gainerako programari dagokionez, lokala hurrengo guneetan banatzen da: sukalde industrial bat, negozioaren ardatz gisa eta azalera handiena hartzen duena; espazio banatzaile bat, eskaerak kudeatzeko eremua dena; komun aurreko aldagela bat; eta langileentzako komun bat.

Kaiberri Inmo – Maria Aguirre (Gremioen kontratazioa eta koordinazioa), Cantería Espiga (Hareharrizko blokea eta erremateak)