Enean Arkitektura Estudioa
enean arkitektura estudioa

HAMALAU-B


Etxebizitzaren erreforma integrala

Azken hamarkadan, "hamabi apostoluak" izenaz ezagutzen diren Bidebieta auzoko dorreek, haien fatxadak eraberrituak ikusi dituzte. Baita barruko etxebizitza asko ere. Enean Arkitekturak, horietako etxebizitza bat berritu du, dorre guztietan presente dagoen tipologiari jarriki, ezaugarri bereziak dituena: bista zabal eta irekiak, leihoak hiru norabideetan, barnealdeko programari erantzuten dioten fatxadak eta, ortogonala ez den oinplanoa.

Etxebizitzaren berrikuntza integrala honetan, lanaldi osoan telelana egiten duen jabe berri eta gazte baten behar desberdinei erantzuna eman zaie. Sukalde-egongela ireki eta zabala osatzea bezeroaren nahietako bat izan da eta, horri esker, berez argitsua den etxebizitzan, are eta argi gehiago izateko aukera sortu da. Gainera, bi geletan manpara batzuk jarri dira, argiak etxeko txoko guztiak zeharkatu ditzan.

Azkenik, azpimarratzekoa da erreformaren erronketako bat hego-mendebalde norabideko muga diagonala itxuragabetzea izan dela. Horretarako, neurrira egin diren armairuen eta sukaldeko moduluen bitartez, egonaldi handiaren programa antolatu da.

Horrekin guztiarekin, emaitza, apartamentu oso argitsua da, lagun edota familia gonbidatzeko, sukaldatzeaz gozatzeko eta, noski, telelana esperientzia ahalik eta erosoena izan dadin diseinatua.
Leman Reformas Y Rehabilitación, Santos-Hiruak (sukaldea), Zurriarain Aroztegia