Enean Arkitektura Estudioa
enean arkitektura estudioa

BITERI


Biteriko haur parkea estaltzeko lehiaketa. Egilekidea: Santiago Noain Maura (Estudio Mano)

Proiektuaren hasierako premisa gisa, etorkizuneko Biteri parke osoa kolonizatzeko gai izango den sistema bat proposatzen dugu, zirkunferentzian oinarritutako modulazio bat sortuz. Horrela, haurrentzako jolas-gune baterako egokiak ez diren hiri-plangintzaren muga geometrikoak desitxuratzeko gai izango den bilbe organiko bat eraikiko da. Etorkizunean jolas-gunean sortutako bilbea parkeko berdegunera zabaldu ahal izango denez, lehenengoa bigarrenean integratu ahal izango da, eta, horrela, partzela osoa sistema bakartzat hartuko da.

Jolasgunearen mugak eta sarrerak zehaztuz, ibilgailuentzako bideak sortzen duen kutsadura akustikoa arinduko duen hesi akustiko bat jartzeaz gain, errepideari bizkarra eman zaio, horrek adingabeentzat dakarren arriskua minimizatuz.

Estalki berrirako proposatutako arkitekturak elementu ameslari eta dibertigarri bihurtu nahi du txikientzat, kolore eta material atseginak erabiliz eta haurrentzako jolasen egiturekin lotuz. Eraikuntza-sistema lehor bat proposatzen da, obran mihiztatzen diren bi piezako (fustea eta aterkia) egitura-elementu metalikoz osatua. Egitura hori goialdean ETFE xafla batekin estaltzen da, argia sartzeko aukera ematen duena, baina eguzki-izpien ekintza arintzen duena eta, jakina, aisialdirako espazioa eguraldi txarretik babesten duena.